Entradas

EGIPTO: NILO IBAIAREN OPARIA!

Imagen
Kaixo lagunak! Egiptori buruzkoa izan da azkenaldian burutzen aritu garen proiektu interesgarri bezain polita! Maketa bat burutu ahal izateko, Egiptori buruzko datuak, istorioak, historia... lantzen aritu gara, baita bertako geografia zein kultura ere. Azkenik, gure maketa egin dugu. Hona hemen gure lana laburbiltzen duen bideoa! Espero dugu zuen gustokoa izatea! Ondo izan eta laster arte!!!

GORA ABUELA MARIA LUISA!

Imagen
Ostiralean ihauteriak ospatu genituen! Elegante etorri ginen flamenkoz jantzita! Begira, begira!

AGATE DEUNA!

Imagen
Otsaila iritsi berri, ospakizunekin hasi ginen! Herritik zehar kantu-kantari ibili ginen, gure makilekin lurra astintzen! Gu Araiako Eskolakoak etorri gara abestera, ohiturarekin kunpli dezagun Santa Ageda bezpera. Ondo-ondo abestu genuen eta, beraz, herriko saltoki eta tabernetako jabeek emandakoari esker, askari ezin goxoagoa egin ahal izan genuen! Mila esker! Beraz... Gaurkoz nahiko da baina hala ere orain arte bezain trebe, giro honekin izango gara datorren urtean ere.

GOSARI OSASUNTSUA!

Imagen
Ikastaro ezberdinak egin ditugu eskolan, eta hauetako batean gosari osasuntsuak osatzen ikasi genuen. Lacturaleko nutrizionistek irakatsi ziguten zein izan behar den gure eguneroko gosaria!

NIRE TXOKO KUTTUNA

Imagen
Ikasturtearen hasieran, asko izan ziren egin genituen lanak. Hauen artean, gelako bakoitzak gure txoko kuttunena zein den partekatu nahi izan genuen guztiekin. Hortxe dituzue sortu genituen bideoak! Espero dugu zuen gustokoa izatea! AIMARREN TXOKO KUTTUNA LIERNIREN TXOKO KUTTUNA STEFANIAREN TXOKO KUTTUNA MARINAREN TXOKO KUTTUNA OIERREN TXOKO KUTTUNA IRATIREN TXOKO KUTTUNA IBAIREN TXOKO KUTTUNA MIKELEN TXOKO KUTTUNA AIALAREN TXOKO KUTTUNA JONEN TXOKO KUTTUNA EKHIÑEREN TXOKO KUTTUNA HAIZEAREN TXOKO KUTTUNA MARTINEN TXOKO KUTTUNA ANFELEN TXOKO KUTTUNA OIHANAREN TXOKO KUTTUNA

EUSKAL HERRIKO MAPA

Imagen
Unitate honetan, Euskal Herriaz eta gure herrien inguruan asko ikasi dugu. Hona hemen, Euskal Herriko probintziak eta hiriburuak ikasteko jolas interaktiboa. Klikatu ondorengo estekan: JOLAS INTERAKTIBOA

L.H. 5. MAILAKOEN AURKEZPENA

Imagen
Ikasturtea indartsu hasi dugu eta aurreko egunean, 5. mailako ikasleak aurkezpen bat egitea etorri ziren gure gelara. Liztorrekin izandako esperientzia kontatu eta gomendioak eman zizkiguten! Guk arretaz entzun genituen haien azalpenak! Mila esker!