Otsaila iritsi berri, ospakizunekin hasi ginen! Herritik zehar kantu-kantari ibili ginen, gure makilekin lurra astintzen! Gu Araiako Eskolakoak etorri gara abestera, ohiturarekin kunpli dezagun Santa Ageda bezpera. Ondo-ondo abestu genuen eta, beraz, herriko saltoki eta tabernetako jabeek emandakoari esker, askari ezin goxoagoa egin ahal izan genuen! Mila esker! Beraz... Gaurkoz nahiko da baina hala ere orain arte bezain trebe, giro honekin izango gara datorren urtean ere.
Unitate honetan, Euskal Herriaz eta gure herrien inguruan asko ikasi dugu. Hona hemen, Euskal Herriko probintziak eta hiriburuak ikasteko jolas interaktiboa. Klikatu ondorengo estekan: JOLAS INTERAKTIBOA
Kaixo lagunak! Egiptori buruzkoa izan da azkenaldian burutzen aritu garen proiektu interesgarri bezain polita! Maketa bat burutu ahal izateko, Egiptori buruzko datuak, istorioak, historia... lantzen aritu gara, baita bertako geografia zein kultura ere. Azkenik, gure maketa egin dugu. Hona hemen gure lana laburbiltzen duen bideoa! Espero dugu zuen gustokoa izatea! Ondo izan eta laster arte!!!
Comentarios
Publicar un comentario